Pintxoak, sukaldaritza miniaturan, Gran Solen funtsa da.
Gastronomia ulertzeko modu bat da, egiazko formula, baita sukaldaritza ikusteko gure modua ere:
hurbila eta emozioez betetakoa…
zaporetsua…
kontraste eta ñabardurekin…

Lehiaketen urteetan zehar, sariek, standek, hitzaldiek eta kongresuek, gure bidaiek… gure burua landu dute eta sukaldaritzaren inguruan dauden kultura askoz blaitu gara. Horrez gain, jende ugari ezagutu dugu.

Horregatik, Gran Solen gure tradizioekiko eta produktuekiko zaletasuna dugu, laztantzen ditugu eta emozio horiek guztiak transmititu nahi ditugu. Izan ere, horien bidez gure burua aditzera eman nahi dugu.

“Bakailao ketuaren tosta pikillo piperrarekin, foiea eta mertxikazko gozoa”, Hondarribia izeneko pintxoa, gure lanetatik arrakastatsuenetarikoa da. Sari asko eta poztasun ugari eskaini dizkigu.
Baina Gran Solen sariak baino gehiago daude. Gure “Jaizkibel” pintxoa, gaztazko moussez betetako txanpiñoia urdaiazpiko iberiar eta baratxuri-olioarekin, gure tabernan usadioa da. Nolanahi ere, gure bezeroek gustukoenetarikoa dute.

Edo foieak ala barrako pintxoak edo gure anoak eta antxoa tradizionalak…

Baita gure proposamen gozoak ere zure Gran Sol esperientzia amaitu ahal izateko eta zuk zeuk tupustean egindako dastapen menua.

Hori guztia egunez egun gure Gran Sol taberna izatea nahi dugun “zaporeen mundua” izenekoan sartzen da. Bisitatzen gaituen pertsona bakoitza garrantzitsuena den unibertsoa.

Eta, hala, urteko sasoi bakoitzean unean landutako pintxoen karta eskaintzen dizugu, sukaldeko pintxoak eta lotura honetatik deskarga daitezkeenak:

GRAN SOL PINTXOEN KARTA