Gure taberna Hondarribian dago, hain zuzen ere, San Pedro kalearen bihotz zalapartatsuan eta, batzuetan, baita lasaian ere. Hondarribiak natur ingurune erakargarria du, hirigune historiko aparta, itsaso, pasealeku eta aisialdirako hautabide ugariekin batera. Beraz, oso ondo pasa daiteke lagunekin eta familiarekin.

Gure herriaz ezin dezakezu ezer gal. Hirigune historikoa, bere kale estu eta lasaiak, historia, jauregiak… bisitatu behar dituzu. Gero hurbil zaitez Marina auzora eta tabernez eta jatetxeez betetako herriarekin aldea ikusiko duzu. Jendea paseatzen, aisialdiaz gozatzen… dabil. Hori guztia urrats gutxi batzuen barruan eta guztia modu irisgarrian.

Baina ezin zara horrekin gelditu, plantea zaitez ibilaldiak landazabalean zehar, harresien inguruko ibilbideak edo Bidasoa ibaiko bokalean zehar egindakoak. Modu berean, ez baztertu itsasoko jarduerak. Hondartza, kirol portua, arrantza, jarduera urtarrak, paseoak itsasontzian…

Sentitu gure tradizio arrantzalea, traineruen estropadak eta bere Ama Guadalupekoa, Aste Santua eta jendearen espiritualtasuna, txalupak, arte-galeriak eta kultur bizia… eta bazter ugari ezagutzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu bi lotura interesgarri:
Hondarribiari buruzko informazioa:

HONDARRIBIA TURISMO
TURISMO GIDA